Maialen Akizu.

Zeba

2023ko abenduaren 24a
05:00
Entzun

Irrati zalea naiz oso. Podcast eta saioak entzuten ditut tarteka, baina gustatzen zait irrati-katean tokatu zaidanari men egitea. Bestela ere izaten da norberak aukeratu beharrik. Kotxean sartu eta patuak Andres Alberdi Gorostiaga hizkuntzalariari egindako elkarrizketa oparitu zidan. Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu du Andres, eta azaroaren 25ean, bere sortze herrian, Getarian, sarrera-hitzaldia eman zuen. Bertan esandakoez, eta oro har, hizkuntzaren bueltakoez aritu ziren hausnarrean, eta ni 100 km/h-tik pasa nahiezta.

Bere ibilbideaz, arauez, erregistroen kamutsaz aritzeaz gain, proposamen zehatzak ere bazituen getariarrak. Adibidez: zeba. Zeba? Zeba, zeba? Zeba hori, eta zeba bai? Stop. Andresek zioen orain arte euskaraz horrela erabili ez izan arren ez dela erdarakada hutsa, hizkuntzak aldatu egiten direla, hizkuntzak aldatu egin behar direla, eta bizitasun hori arautu arauei bizia emateko. Bagenuen irakasle bat zeba entzun aldiro, belarriak odoletan, «zeba eta zebaondoko» marmar egiten zuena. Izaten da kotxea aparkatzeko baino lan gehiago ematen digunik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.