Nora Arbelbide Lete.
LARREPETIT

«Germinal!»

2020ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Heldu den urtean 150 urte beteko ditu Pariseko Komunak. Ikusiz Pariseko giroa azkenaldi honetan, urteurrenak oihartzun bereziak har ditzake. Monarkiaren aldeko asanbladaren aurka, Paris errepublikazale gorriaren alde, autogestioan antolatu oldarra izan zen Komuna. Martxotik maiatzera iraun zuen.

Atzera begiratzeak hamaika hari tiratzen lagun dezake. Katakrakek Louise Michelen idatziak argitaratu ditu: Erbesteko gutunak Victor Hugori (1850-1879), Amaia Lasa poeta idazleak euskaratuak. Louise Michel Komunako iraultzaile esanguratsuetako bat izan zen. Gutunez gain, bertan aurkituko dira Michelen zenbait poema baita aldarriak. Xantza izugarria ukan dut proiektuan parte hartzeko, hitzatzea idatzirik, baina Larrepetit hau ez dadila izan autopromoa. Kontua da, oroz gainetik, Amaia Lasaren eta Katakraketik Hedoi Etxarteren lana ezinbestekoa dela, orain Louise Michelek euskara baitaki.

Karrika bat baino gehiago Thiers karrika deitzen dira. Milaka hil eta erbesteratu eragin zituen Komunaren kontrako errepresioa antolatu zuen gobernu buruaren izena da Thiers. Louise Michelek ez dauka karrikarik Euskal Herrian —nik dakidala.

Baina orain badu euskara.

Poema batean, gainera, Bergara du oihartzun. Garrantzitsua zait hemen aipatzea: Germinal da, eta Michele Angiolillori du eskainia. Angiolillo italiarrak 1897an tiroz hil zuen Antonio Cánovas del Castillo Espainiako presidentea Arrasateko bainuetxean. Heriotz zigorrera kondenatu zuten. Bergarako presondegiko patioan hil zuten. Hemen poemaren pasarte bat:

«GerminalLau horma beltzotan torturatzen dute/ Harkaitz bat bezain altu altxatzen dira/ Ez da ufadarik, ez murmuriorik/ Usaintzen dugu pasa den heriotza/ Oholtzan tronu bat dago/Eta koroa dagoela dirudi,/ Urkatzeko lepokoa da./ Michele Angiolillo igo da/ Kopeta altu eta pauso gisakoarekin/Bere epaileak lotsaz zurbil/ Beldur dira epaimahaiaren itzalean/ Zigortua bere kabuz eseri da/ Sentitzen ereiten den haziabezala/ Ahots goran esan du 'Germinal!'».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.