martxelo otamendi

Lulak irabazi, Trumpek galdu

2026ko urriaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Igaro berri dira Brasilgo presidentetzarako hauteskundeak, eta asteartean egingo dituzte AEBetan Ordezkarien Ganbera osoa eta Senatuaren herena berritzeko hauteskundeak. Aldez aurretik begiratuta, ez luke harreman zuzenik egon beharko bi hauteskundeen artean. Bi herrialde, biak handiak bezain desberdinak. Baina politika munduaren zati handi batean taula
zabal bakarrean jokatzen denez, begi bistakoa da elkarreragina.

Larri ibili ziren igande gauean AEBetako demokratak Brasilgo hauteskundeetako emaitzak iritsi eta garaipena Luiz Inacio da Silva Lula-k aise samar lortu zuela jakin zuten arte —bost milioiren aldea atera zion Lula ezkerrekoak Flavio Bolsonaro ultraeskuindar iheslariari—.

Argudioa luzatuta, esan genezake Brasilgo presidentetzarako hauteskundeak asteartean AEBetan egingo dituzten hauteskundeen primarioak izan zirela; Lula ez zelako Bolsonarorekin bakarrik lehiatzen, baita egunotan Bolsonaro altzo politikoan hartu duen Donald Trump aita pontearekin ere. Beraz, Trumpek galtzen hasi ditu astearteko hauteskunde garrantzitsuak, AEBetako demokraten pozgarri.

Kolonbian, Abelardo de la Espriella ultrak ekaineko presidentetzarako hauteskundeak ordura arte boterean zegoen ezkerrari irabazi zizkionetik, Brasil zen —Uruguairekin batera— Hego Amerikan geratzen zen ezkerreko gobernu bakarra. Ezkerrekoa eta handiena ere bada, horrek kontinentean ematen dion itzal politikoarekin. 

AEBetako astearteko hauteskundeetan asko dago jokoan, AEBetan eta mendebaldeko estatu askotan: Trump presidentearen gainbehera iragar dezakete demokraten emaitza onak bi ganberetan gehiengoa lortuz gero. 

Berdina izango da —indarrez iraungo du?— nonahi zabaltzen ari den eskuin gogorraren aldeko joera hori asteartean mugimendu horren itsasargi nagusia izan den Trump itzaltzen hasten bada?

Zutabegile hau dago egoera ez dela berdina izango.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA