Blanca Urgell

Insolak eta gabarrak

2026ko ekainaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eskuizkribu bat aztertzen ari naiz astialdietan. Erdaraz dago eta, beraz, ez da euskararen historiara zuzenean igaroko, baina baditu xehetasun jakingarri edota xelebre batzuk. Nire ustez, 1804 ondotxoan data liteke, testuan ageri diren zantzuen arabera.

Xehetasun horietako bat Aragoiko euskal etorkiko izenei dagokie. Eskoletan MenĂ©ndez Pidal (1869-1968) filologo handiari egozten diot Pirinioetako euskal ondareko toponimia agerian jarri izana, baina eskuizkribuak erakutsi dit hori bazela ezaguna mendetxo bat lehenago. Horrela dio testuak: «Para maior prueba de la antigĂ¼edad y universalidad del Bascuence en España, entre los nombres de ciudades y pueblos que hay allĂ­, se pueden traer otros muchos que se hallan en el Reino de AragĂ³n, especialmente acia los Pirineos».

Erronkarin hasi eta Urgell Garairaino (Katalunia), erromatarrak etorri baino lehenagotik eta aragoieraz edo katalanez hitz egiten hasi arte, non lehenago, non geroago, euskararekin nola edo hala lotutako mintzoak zeudela gauza jakina da gure artean.

Besterik da zein diren gauza jakin horren frogak lekuan-lekuan. Katalunian euskal itxurako toponimia gehien gorde duen Pallars Garaia edo SobirĂ  eskualdearen mendebaleko mugan dago Ribagorza eskualdea, Huescan, Ésera eta IsĂ¡bena izen iradokitzaileko bi ibaien artean. «ToponĂ­mia de la Ribagorça» proiektuari esker batik bat, bertako toponimia argitaratua da.

Santaliestra eta San Quiles udalerriak batzen dituen liburuan (Porras, Terrado et al. 2001) garbi ikusten da izen gehienak erdarazkoak direla, mendeetan mendeek bestelako aztarnak ezabatu dituzten seinale. Hala ere, egileek euskal jatorrikotzat jotzen dituzte bi leku-izen, Ciroscal eta LligĂ¼erre, bata eus. ziri-tik letorkeelakoan, eta bestea eus. legori ‘latza’ delakotik. Baliteke mendietan barrenago dagoen Benasque eskualdea emankorragoa izatea, adibidez, baina bistan da euskalarien begiak faltan dituela ikerketak, legori iratxo bat dela baieztatzeko sikieran.

Ordainetan ikasi dut insola deritzola han ibarretako lur landu eta emankorrari, latinezko insula ‘irla’-tik, eta gabarra ‘astolarrosa’, sarrau ‘mendixka’ eta serbera ‘basarana’ direla. Hurrengoan gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE