Ate joka dago iraila. Tik-tak, tik-tak. Hasi da atzerako kontaketa.
Bukatu da urte osoan itxaron duzun hiru asteko oporraldia, eta aprobetxatu ez duzulako sentsazioak gain hartu dizu. Saloun astebete zure familia zaintzen ez da nahikoa energiak berritzeko. Etxejabe berriarekin erroldatzeko eskubidea negoziatzen hasi zara. Beste behin ere, onartezinak diren hamaika klausula sinatu behar izan dituzu. Mudantzarekin hastea ere laster tokatzen da. Uda hasieran etxetik bota zintuzten turistek gehiago ordaintzen dutelako. Laster joango dira turistak herritik baina prezio igoera mantenduko da. Zerbitzari, sorosle edo ume zaintzaile izateari agur. Ez dakizu zein lanetan arituko zaren aurten. Master bukaerako lana egiteke daukazu. Yoga, pilates edo funtzionala. Burbuilan mantendu zaituen uda jendea agurtu. Burbuila puskatu. Kanpoan zauden aitzakiarekin ekidin duzun jendearekin egon. Udan behartuta egon zaren jendearengandik ihes egin. Herritik alde egin. Herrira bueltatu.
Egia esan, errutina faltan botatzen duzu baina errutinak gainez egiten dizu.
Irailak aldaketa dakar gehienontzat, eta dena desegonkorra den garaiotan, zaila da lasai egotea, baina Tiktokek dio merkurio retrogrado-ren errua dela.
Behintzat, urtero Lekeitioko jaiak irailari posponer txiki bat jartzea izaten dira, beste prokrastinazio bat gehiago.