Garazi Albizua

Hitza

2026ko abuztuaren 28a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lola Lopez Mondejarren Sin relato saiakerak zer pentsatua eman dit. Kontaketa galdu dugula dio, ez omen gara gure pentsamendua adierazteko kapaz, geure buruari nor garen esateko trebetasuna galdu dugu, antza; eta horrekin batera, nortasuna ere garatzeko modurik ez dugu. Ziurrenik gehiegi laburbildu dut, eta, akaso, nire interpretazio librea egin dut; askotan gertatzen zait: hitzak irakurri bai, baina gogoratu behar ditudanean, jasotakoaren eta asmatutakoaren arteko ipuin bat sortzen dut.

Arazoa da, kontakizuna bainoago, edo hobeto esanda, horretaz gain, hitza galtzen ari garela. Emandako hitzak, jada, ez du pisurik. Bestearekin hitz egiteko mugikorra erabiltzen dugunetik, bai idatziz bai irudi sinplisten bidez, plano digitalean gotortuta lotu da lengoaia; pisua galduta. Planak momentuan bertan behera gera daitezke; hots, egun horretan, kontu horretara joan behar genuela hitzeman genuenean, zera ulertzen genuen, zerbait gerta zitekeela: beste plan bat gurutzatzea, euria hastea, bizkarreko mina izatea, irakurtzeko arratsalde polita geratzea. Batzuetan ez dut ezta aitzakiarik pentsatu behar ere. Demagun gaur, arratsaldeko zazpietan, Bilbon, gustatuko litzaidakeela eta joango naizela esan dudan liburu aurkezpen horretara ez heltzeko. Izan ere, autobusa sekula ez dator oso puntual, eta leihotik begiratuta ematen du kanpoan bero dela, ezta?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA