Garazi Albizua

(Kirol) profesionala

2026ko abuztuaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Datuak. Datu piloa. Byung-Chul Hanen Homo digitalak. Informazioa batzen dugu, askotan zenbakien bidez: lo egindako minutuak, eta lo egindako minutu horien artean zeintzuk izan diren lo sakona eta zeintzuk arina; jandako kilokaloriak, eta kilokaloria horien artean zeintzuk izan diren karbohidratoak, proteinak edota hutsak; ibiltzean egindako urratsak, eta urrats horien artean zeintzuk izan diren intentsitate maila handikoak eta zeintzuk txikikoak.

Azkeneko horri lotuta: tabernan, bi lagun esku pilota/futbol/padel/crossfit lehiaketa ikusten ari dira. Edan eta zerbait jan artean. Pantailan agertzen zaizkie datuak: pilotaren abiadura, korrika egindako metroak, bihotzaren taupadak (akaso, azkeneko hori ez, oraindik behintzat), pilotari emandako kolpe mota kopurua, gola sartzeko probabilitatea, smash egiteko aukerak. Ikusi, edan eta jan bitarte, hori eta bestea komentatzen ari dira. Kirol-elastikoa daramate, haietako bat asteburuan ibiliko da horrelakoren bat egiten. Bere marka oraindik hautsiko ez duela, egun eta entrenamendu kopuru jakin bat egin behar dituela lehenik. Beharbada, gauza asko eta sarri eginez gero, lortuko duela ligan parte hartzea. Baina ez da ziur, antsietateak janda dago. Besteak hortzen artean hartu du arnasa erantzun aurretik: «Tira, nik gauza gehiegi buruan nituenean, kamiseta eta kirol-oinetakoak jantzi, eta kirola egiten nuen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA