Yasmine Khris.

Postala Riotik

2026ko abuztuaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bidaia koadernoa, azken eguna. Ipar-ekialdeko eskualdea atzean utzi dugu duela egun batzuk, eta Brasilgo kostaldea zeharkatu dugu herrialdeko hiririk enblematikoenera iristeko: Rio de Janeiro. Zenbat eta gehiago jaitsi, orduan eta gehiago argitzen da azalaren kolorea, zurirantz tira egiten duen Pantone eskala baten gisa. Herrialdearen iparraldean herritar gehienak bistaz ordezkatzen zituzten pertsona beltzak hemengo zerbitzari klase izatera pasa dira, eta hori hiriko auzoen arteko arrakala ekonomiko sozialean islatzen da.

Herenegun, hauteskunde kanpaina nazionalari hasiera eman zioten, eta Flavio Bolsonaro eskuin muturreko hautagaiak Copacabanako hondartza hautatu zuen. Auzo honek, postal hondartzaz gain, adineko kopururik handiena duen Rioko auzoa da. Brasil osoa kontuan hartuta ere, adinekoen proportzio oso handia du; auzotarren %16,7 60 urtetik gorakoa da. Postal honetan, baina, ez dira kabitzen Bahia estatuko herriko erizainak, 1988an sorturiko Sistema único de saúde-n artatu nindutenak (200 milioi biztanle baino gehiago dituzten herrialdeen artean, Brasil da Estatuak guztiz finantzatutako osasun sistema publiko unibertsala duen bakarra). Ez dira kabitzen ere Recifeko azoka agroekologikoko MSTko kideak, ez feijão-ko ibilbideko kamioilariak, ezta oporretan bere bizitzaren zertzelada bat eman ziguten pertsona horiek guztiak ere. Hori dute postalek amaieran, apaingarri hutsak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA