Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Memoria

2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Tonu Judt historialariak jakin zuenean esklerosi laterala zeukala, Memoriaren aterpea izeneko liburu autobiografiko bat idazteari ekin zion oinaze gero eta saminagoek uzten zioten sosegu-une gero eta urriagoetan. Bertan, gauza eder askoren artean, bere testuetan aldez edo moldez beti agertzen den liberalismo neurri gabearen salaketa irmoa egiten du beste behin:

«Eskarmentuz dakigu merkatu arautu gabeenganako fede neurrigabeak hil egiten duela».

Merkatua sakratuagoa denean sentimendu eta errealitate sozial guztiak baino, pertsonak, eskubideak, konkistak hiltzen ditu. Heriotza oso da merkea, eta merkatu arautu gabe baten dinamikak krisiak, hondamendia eta miseria soziala ekartzen segituko du. Merkatuaren praktika totalitarioa dela diosku Judtek grafikoki: «guk gutxiago irabazi behar dugu eta eskubideak galdu, espekulazioak etekin gehiago izan ditzan».

Bihar, huelga. Memoriaren aterpeaizango dut eskuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.