Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Panorama

2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Irabaz dezala Hollandek, betor aldaketa, desager bedi Sarkozy…

Inkestek diote hautesleen gehiengoa datorrela bat horrainoko desioetan. Bozek argituko dute. Baina gaur gauetik bertatik Hollanderen aldeko haizea indarra galtzen hasiko da, gaur gauetik beretik Hollanderen aldeko globoak airea galduko du. Sartu turmix batean hain sektore desberdinek nahi dutenaren osagai askotarikoa, erantsi Hollandek berak lortu nahiko lukeena, gehitu bere alderdiak eta itunek utziko diotena, gaineratu Europako egoerak eskainiko dion maniobretarako aukera: ez du betetzerik izango Europako hainbat sektoretan piztu duenitxaropenak eskatutakoa. Ez, ez dauka erraza.

Eta, hala ere, Europako etorkizun hurbilean bereak dirudi aukeratxo bakarra, ez da beste inor ikusten gai diskurtso altzairuzko baten eta praktika gero eta gupidagabeagoaren monopolioa pitzatzeko. Hollandek irabazita ere, ai, ama, hau panorama! esateko modukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.