Administrazioan Euskaraz Taldea

Abenduaren 14ra arteko epea PAI programatik ateratzeko: aukera ederra

Joseba Otano Villanueva
2026ko azaroaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

D eredua zabaldu da hainbat ikastetxetan azken boladan, baina Hezkuntza Departamentuak behartu du horiek D-PAI izatera. Hau da, zenbait irakasgai ingelesez eman behar dituzte.

Inposizio hori gainetik kentzeko aukera dago urtero, eta aprobetxatu behar da.

626/2026 ebazpena argitaratu zen 2026ko urriaren 5ean. Hor arautzen da PAItik ateratzeko prozedura. Abenduaren 14an amaituko da hori eskatzeko epea.

Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzeko plana prestatu behar da, honako atal hauekin: Programatik ateratzeko arrazoiak; ikastetxeak hizkuntza arloan izanen dituen helburu berrien planteamendua: aurreikuspenen arabera, programatik atera ondoren izanen duen plantilla; programa azkentzeko prozesuaren egutegia, ikasturtez ikasturte.

Ikastetxeko zuzendaritzak egin behar du eskaera Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo legezko beste erregistroetan. Adibidez, Udaleko Erregistroan aurkez daiteke eta hortik bideratuko lukete Hezkuntza Departamentura.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ateratzeko onespenaren aktak (Klaustroarena eta Eskola Kontseiluarena) eta programatik ateratzeko plana.

Aukera ederra PAItik ateratzeko. Euskara barneratzeko oztopoa da eta, beraz, etorkizunean ingelesa ongi ikasteko ere ez du balio. Jakinekoa da bi hizkuntza ongi menperatzen dituztenek hobeto ikasten dutela hirugarrena.

G-PAI duten ikastetxeek ere aprobetxatu beharko lukete. Ikasgaiak ongi ez ikastea da programa honen lorpena.

Castejongo Dos de Mayo, Sarrigurengo Joakin Lizarraga, Tafallako Marqués de la Real Defensa (euskarazko adarrean), Erriberriko Príncipe de Viana (euskarazko adarrean) eta Buztintxuriko Ikastetxea (euskarazko adarrean) atera dira. Noaingo San Miguelek, Elizondoko Francisco José Iriartek eta Garesko Ikastetxeak ateratzeko eskaera eginen dute. Aukera berria ez da pasatzen utzi behar.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA