Zuzendariari

Agintea? Atentatua? Larriagotua?

Algorta.
2013ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Bromotologia, tartak jaurtitzea ez bezala, ez da txantxetako kontua. Elikagaien inguruko arlo zientifikoetako bat dela dio Wikipediak. Nafarroako presidentea elikadura eta bromotologia katedraduna da. Agian, horrek azal lezake Presidentea dieta kontuetan eta besteen gerrikoak estutzen hain ondo moldatzea. Are gehiago, Tolosako tartak ez zituen bada elikadura osasungarriaren aurkakoak zirelakoan hain gaizki hartuko?

Okzitanian faltatzat hartu zutena agintearen aurkako atentatu larriagotua izan liteke Espainiako demokrazian: munduko barcinek, diruzalekeriak eta handinahiak bultzatuta, ama lurrari eta bertan bizi garenoi egunero jaurtitzen dizkiguten tartatzar suntsitzaile eta xahutzaileak gelditzen saiatzeagatik, bost eta bederatzi urte arteko kartzela zigorra jaso lezakete Mugitu! mugimenduko tartalariek.

Egia esan, auzi horretan ezin ikusi ez autoritaterik, ez atentaturik; larritasuna, bai, itzela. Izan ere, etikoki gaitzesgarriak diren jokabideak dituen politikari baten inposizioa indarkeriarik gabeko txantxa klasiko batez salatzeagatik, lau lagun gurutziltzatu nahian dabil AHT nahitaez eraiki nahi duen sistema garapenzale suizida hori.

Eska dezagun, bada, benetako justizia pixka bat edo, halakorik ezean, tartalarien epaileak, behintzat, Prestige auziko sententzia eman zuenak bezalako umorea izatea, eta desobedientzia zibilaren lau ekintzaileok ere aske uztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.