ZUZENDARIARI

Alfonso Sastre, erreferente etiko unibertsala

Nicolas Xamardo.
2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Aktibitate sortzaileak eta konpromiso politikoak bere bizitza luzea eta emankorra definitzen duen pare dialektikoa osatzen dute Alfonso Sastrerengan. Optika horretatik begiratuta, esan genezake benetako subjektua mamitu eta mamitzen dela beregan, logika lakaniarrari dagokionez.

Gure antzerkigilearen bizitzak Sofoklesen Antigonaren eta Eskiloren Orestiadaren artean baskulatu du.

Alfonso Sastreren bizitza Superegoaren aurka (Kreonte, botere despota eta injustuaren arketipoa), Espainiako Estatuan mamitua, Euskal Herriaren zapaltzailea berau, Angustiak gurutzatuta dago (Antigonak nahiago du heriotza, tiranoaren legeari men egin baino lehen). Espainiako estatuaren errepresaliekiko beldur oinarrituari doakion Angustia, hain juxtu.

Hala eta guztiz ere, gure dramaturgoak ez du etsi, eta Orestes bezala, Kemenez jantzi da: Euskal Herriak bere askapenari buruzko borrokaren aldeko konpromisoa.

Justiziaren bilaketak (Atenearen kasuan bezala) bere bizitza osoa gurutzatu du: Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa.

Agur eta Ohore, Alfonso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.