Donostia

Alokabide: Espainolez, patatekin, edo gabe…

Bittor Hidalgo
2026ko maiatzaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etxebizitza bati egin beharreko txosten teknikoa dela-eta izan dut harremana Alokabiderekin. Nik bitarteko email guztiak euskaraz bidaliak nizkien, baina beraiek espainol hutsean bidali zidaten berea. Kexatu nintzen. Telefonoz deitu zidaten eta, barkamena eskatuta, esan beren fitxan ageri zutela nik espainolez nahi nuela harremana. Ondorengo emaila jada euskaraz bidali zidaten, esanez: «Telefonoz adostu bezala, informazioa euskaraz bidaltzen dizugu. Dagoenekoz zure fitxan kontakturako hizkuntza aldatu dugu».

Eta bai, orduan Proposamena eta txosten teknikoa izena eman zioten lehen «Propuesta e informe técnico» zenari. Baina txostena espainol hutsean beteta, nahiz txosten eredua elebiduna izan. Kexatu nintzen. Bi aldiz. Behin ez zen nahiko izan. Eta bigarrenean erantzun didate: «Alokabide euskararekin erabat konprometituta dago, eta ahal dugun neurrian dokumentazioa eta arreta euskaraz eskaintzen dugu. Hala ere, txosten tekniko jakin batzuetan ez da beti posible izaten eduki guztia euskaraz prestatzea, baliabide eta antolaketa gai ezberdinengatik».

Halaxe, patatekin edo gabe, espainolez. «Baliabide eta antolaketa gai ezberdinengatik». Eskerrak «Alokabide euskararekin erabat konprometituta dagoen». Eusko Jaurlaritzatik, Euskararen Legea onartu eta 44 urtera. Izango da alorra PS(O)Ek zuzentzen duelako? Izango da Eusko Jaurlaritzak ere euskaldunok onartu nahi ez gaituelako? Eta oraindik ezin ezarri da funtzionario guztiek euskaraz ere derrigorrez jakin beharra, espainolez bai derrigorrez ezartzen zaien eran jakin beharra… Ez gaituzte euskaldun nahi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA