Gizaki soil bat maneiatzen da arrazoiaren konklusioetatik. Hori ideala izango litzateke, zeren errealitatea bestelakoa da jakina den moduan. Baina oso inportantea da konbentzitzea, logika garbia lagun, arrazoia gure psikologiaren buruan ipintzea, eta hori erakutsiko litzateke eskolan eta unibertsitatean. Hori da, niretzat, bidea, humanitateak aurrera egin dezan, gorabeheren artean, baina aurrera.
Suma Teologikoa irakurri duenak badu hori ondo ulertzen, zeren Suman artikulu ia guztietan arrazoia da Jainkoak eman digun fakultatea gure burua eta gizartea oro har gobernatzeko. Baina ez da obeditzen, jakina den moduan.
Nik arrazoia gure psikologiaren goian ipintzen dut, lema gidaria izango litzateke. Eta azpiko bulkadak, plazera ematen dutenak, ez baleude hain estimatuak, zeren arrazoiaren perspektibatik konprenituta gaitz ere egiten da gure azpiko bulkadei hainbeste garrantzia ematea. Baina eliminatu gabe, oso inportanteak baitira.
Nahi bada gizarte justua eta bertutetsua oro har, bidea egiten da arrazoiaren bidez. Hori garbi dago, eguerdiko eguzkiaren argia bezala.