Zuzendariari

Azkoitiarrak eta euskara

2013ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Hileta bat zela eta, Azkoitian izan berria naiz. Hango kaleetan ikusi nuenak harritu ninduen: «eliz atarian» ekintza bat antolatu zela zioten kartel batzuk zeuden. Bai, horrela jartzen zuten, ez eliz atarixen edo horrelako zerbait, azkoitiar batek esango zuen eran. Beste adibide bat: joan den udaran edo, Azkoitiko alkateak hitz egin zuen irrati batean. Hitz egiteko posturaz esango litzateke Tolosa aldekoa dela, ez azkoitiarra. Haren euskarak ez zuen zerikusirik Azkoitian hitz egiten denarekin.

Eta nik esaten dut: azkoitiar euskara hain polita eta hain ederra izanik, zer gertatzen da? Lotsatu egiten zarete azkoitiarrak azkoitiar bezala hitz egiten? Azalduko al duzue zuen nortasuna zein den?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.