Bilbo

Bakearen Nobel Saria

Jon Iturralde
2026ko otsailaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Harrituta, galdetu diot neure buruari nork aukeratzen ote duen Bakearen Nobel Saria? Nobel saria bost kideko batzorde batek aukeratzen du, guztiak norvegiarrak, eta haien profilak abokatuz zein ikertzailez osatuta dago, besteak beste. Hori bai, denek jardun dute politikan modu batean zein bestean. Baina nork proposa ditzake hautagaiak? 

Erakunde askotan esperientzia duten pertsonak daude, urte oso batean zehar bizi eta lekukotza eman behar izan dutenak, Gazan sarraski batekin, Ukrainan gerra batekin, Yemenen gerra batekin, Sudanen, Myanmarren eta beste hainbat lekutan sarraskiekin, non medikuek, osasun-langileek, kazetariek, irabazi asmorik gabeko erakundeetako kideek beren bizitzak, osasuna eta familiak utzi dituzten, beste batzuek beren ekintzekin, erabakiekin eta arduragabekeriarekin eragiten dutena arintzeko (badakitelako legetik at daudela eta ez diela inork kargu hartuko).

Bada, batzorde honek erabakitzen du Maria Corina Machado 2025eko Bakearen Nobel Sariaren esleipendun dela? Burutik ondo al zaudete? Aitortu ezineko motibazio politikorik al duzue? Ez al duzue ikusten zer gertatu den munduan? Ez duzue Navalny kasua ezagutzen? (adibide bakar bat jartzeagatik...) Ez duzue ikusten zer egin duen Corinak? Denbora falta izan baitzaio saria Gazako sarraskiaren bultzatzaileetako bati emateko, Venezuelako, Kubako eta Estatu Batuetako herritar kontaezinen heriotzaren sustatzaileari.

Batzordeko kideek Bakearen Nobel Saria baliogabetu duzue. Zuengan fedea galdu dut guztiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA