ZUZENDARIARI

Banderen auzia

Zarautz.
2014ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Niretzat eraikuntza publiko batean ezarritako banderak adierazten du erakundearen aginte-esparrua. Horrela, Europa mailakoek, Estatuen mailakoek, Erkidegokoek, Lurraldekoek, Udalerrikoek, bakoitzak bere bandera eta bakarra.

Horrela jokatuz, udal-balkoietan, adibidez, udalerri hartako banderak besterik ez luke egon behar. Beste aginte-esparruko norbait baletor bisitan, noski, datorrenaren erakundeari dagokion bandera ere egotea bidezkoa litzateke egun horretan, ongietorri gisa.

Ikurrinak, berriz, niretzat zazpi lurraldeez osatutako eta momentuz administratiboki bat ez den eremu bat adierazten du eta ez luke egon behar gaurko erakunde publikoetako balkoietan, baizik eta eremu hori lan-esparru gisa edo helburu gisa izan eta hala adierazi nahi duten erakunde pribatu edo partikular guztietan. Adibidez, euskara, alderdi politiko abertzale, Euskal Herri mailako kirol-elkarteā€¦ Noski, pertsona partikularrek nahi luketen leku eta bilkuretan erabil dezatela gogoa ematen dien guztietan.

Batzuek ikurrina bezala, besteek Espainia, Frantzia edo beste edozein naziotakoa ezarri edo erabil dezatela, berez dagokien erakunde publikoetatik aparte, inongo beldur edo lotsarik gabe eta errespetuz.

Akabo arazoak! Bueno, ez, arazotxo bakarra genuke, Euskal Autonomia Erkidegorako bandera faltako genuke. Bandera berri bat diseinatu beharko litzateke ikurrinaren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.