Antzuola

Baskoifobia

Patxi Olabarria Irizar
2026ko apirilaren 3a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zerbaiti edo norbaiti neurriz kanpoko beldurra izateari fobia deitzen zaio. Baina fobiak badauka beste esanahi bat: ezinikusia edo gorrotoa, eta bigarren adiera hau eguneroko ogi bihurtu zaigu: xenofobia, homofobia, transfobia, euskarafobia…

Azken hau entzutean espainiar eskuin muturrekoak irudikatzen ditugu. Baina, gure nazioaren aurka, gure aliatu espainiar ezkertiarrak ere modu antolatuan dabiltza, Argia astekariak frogatu berri digun bezala.

Gainera, oldarraldia ez da euskararen aurkakoa soilik; Orkoienen gertatua adibide: ele bitan zen karnabaletako ekitaldian, euskaraz egitean «¡no se entiende!» oihukatzen zuten Espainiako bandera eskuetan zeramatenek. Jarraian, Nafarroako jatorrizko bandera zeraman elektrotxarangari oldartu zitzaizkion, ekitaldia bertan behera uzteraino.

Gure hizkuntzari, gure sinboloei, gure kulturari, gure nazio baskoiari diote fobia, inbaditu gintuztenetik etenik izan ez duena. Izenik ez duenari aurre egiterik ez dagoenez, izendatu dezagun benetan dena: baskoifobia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA