Tolosa

BBVA, Sabadell eta Guipuzcoano

Joseba Aranburu Garmendia
2025eko maiatzaren 8a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Enpresa eta finantza munduan, arrain handiak txikia jaten du beti. Hala da, eta hala izan da kapitalismoa asmatu zenetik. Tarte gutxi dago sentimenduentzat finantzen arloan. Baita abertzaletasunarentzat ere. 2012an, Sabadellbanketxeak Guipuzcoanoirentsi zuen («ekonomia da, ergel hori!»), gure ehun urtetik gorako banketxea, Donostian egoitza zuena eta Hego Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetan presentzia nabarmena zeukana. Sabadellbanketxeak, 2012an marrazo lana egin zuenak, beste marrazo handiago batekin topo egin du orain, bere biziraupena kolokan jartzen duena. Mehatxatuta sentitzen den marrazoaren malkoek ez dute dagoeneko gure bihotza urratzen.

Deigarria da, hori bai, gure erakundeek (Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak) 2012an Guipuzcoano bankuaren desagerpena saihesteko egin zuten defentsa eskasa, alderdi independentista katalanak Sabadellen alde egiten ari diren defentsa sutsuaren aldean. Harrapakin bihurtu da garai bateko marrazoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.