Berango

Berangon erdara nagusi

2024ko martxoaren 7a
05:00
Entzun

Ez naiz batere originala. Sasoi batean (2021eko urriaren 30ean) argitaratutako iritzi artikulu baten izenburu bera erabili dut, oraingoan ere, hau idazteko. Badakit hiru urte eskas ezer gutxi dela Berango bezalako herri erdaldun batean zer edo zer antzemateko, baina, behintzat, detaile txiki-handi horietan erakuts zitekeen euskarak zeozertarako balio duela. Izan ere, duela gutxi, orduantxe bezala, Jon Plazaola (Gixajoa! Norberaren hizkuntza ez den batean aritzea ere!) gaztelera hutsean aritu zen Tu-Tum, Platz! bakarrizketan. Korrika batzordekoak saiatu ziren antzerkia euskaraz bultzatzen, baina... Sopelan obra bera euskaraz eman zuten, baina agintean beste alderdi bat dago, eta ulertzekoa da. Euskarak herri honetan ez du boto askorik ematen, antza, eta euskara zertarako bultzatu Berangon erdaraz guztiok elkarri ulertzen baldin badiogu? Baina, lasai, laster Korrika Berangotik pasatuko da (martxoaren 21ean). Gainera, oso goiz (07:10 inguruan), eta inor gutxi jabetuko da (euskaldun jator horiek kenduta). Hori bai, udaletxekoek kilometro bat erosiko dute ozen aldarrikatzeko: «Gu ere, euskararen alde».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.