Barakaldo

Beroak itota

Begoña Larrieta
2026ko abuztuaren 8a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Duela egun batzuk, Fuerteventuran, 20 hilabeteko ume bat hil da aitak ahaztuta, auto barruan, beroak itota. Telebistan albistea entzun bezain laster, purrustadaka hasi nintzen: Nola da posible haur bat ahaztea, zure semea edo alaba autoan ahaztea? Zer duzu buruan? Zer-nolako alproja zara? 

Bestetik, telesaio bateko kide guztiek, aho batez eta oso konbentzituta, auto ekoizleei eskatzen zieten auto barrurako dispositibo bereziren bat asmatzeko, gidariari autotik irten aurretik gogora dakion barruan norbait dagoela. Tertuliakide batek zioen gaurko auto adimentsuek jada eduki beharko lituzketela horrelako dispositiboak. Eta ni kexatzen naiz autoak abisatzen nauelako aurrean zerbait dagoenean edo entzuten dudanean hainbat autok automatikoki, gidaririk gabe aparkatzen dutela. 

Urtero, zoritxarrez, horrelako albisteren bat entzuten dugunez, Internetera jo dut ea gai honi buruzko estatistikarik dagoen eta hara non topatu dudan AEBetako estatistika bat: urtero 40 haur inguru hiltzen direla modu horretan. Lotsagarria! Onartezina! Basakeria! Ezin dut ulertu! Ezin dut sinistu! Ezin dut barkatu!  Ez zait buruan sartzen nola gerta daitekeen horrelakorik. Ez ditut irudikatu nahi aingeru horien azken momentuak. Jarraitu dut bilaketarekin. Maiatzean, Coruñan beste ume bat hil zen aitaren autoaren barruan, ahaztuta. Iazko maiatzean, 2 urteko ume bat ere egoera berean hil zen. 

Pertsona hauek hain ahanzkorrak izanda, mugikorra ere ahaztuta utziko zuten auto barruan, ezta? Ziur ezetz!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA