Agus Perez.
Bilbo

Bilbo setiopean

2025eko maiatzaren 28a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Suposatzen da datozen egunotan agertuko direla Bilbok jasan duen agresioaren arduradunak azalpenak ematen eta desenkusak eskatzen, futbol partida baten aitzakiaz setio egoera lotsagabeki ezarri, gure mugimendu askatasuna errotik moztu, Plaza Barria zaborrez goraino bete, bizilagun askoren loa gau osoan galarazi, helikopteroen zarata mehatxagarria gure buruen gainean hiruzpalau egunez inposatu, eskola-jarduera asko bertan behera utzi, hiriko autobus lineak informaziorik gabe aldatu eta lokal zein negozio txiki askoren jarduera eteteagatik. Jokaldi bikaina, gero!

Suposatzen da, era berean, datozen egunetan ibiliko dela alkatea pertsonalki etxez etxe ehun euroko txeke bana eskainiz, konpentsazio sinboliko bezala, gizonkeriaren apoteosian gure hiria hooliganei oparitzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.