Bilbo

Bilboko konpartsei galdera

Kote Astui Joaristi
2025eko abuztuaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aste honetan, hainbat egunkaritan, irakurri dut aurten berriro ere Luberri Konpartsak ez duela txosna ipintzeko baimenik.

Erabaki hori asanbladan hartu da. Oso ondo.

Iaz Konpartsa Batzordeak argitaratu zituen konpartsa guztiek bete behar dituzten baldintzak:

- Konpartsa zirela erakusteko, besteak beste, kide kopuru jakin bat izatea.

- Bilboko Konpartsen balioekin (euskararen normalizazioa, ekologismoa eta feminismoa, batzuk aipatzearren) bat egiten dutela erakustea.

- Bilboko Konpartsen federazioaren eremu plural eta parte hartzailean aritzeko gai direla erakustea. Adibide zehatz batzuk jartzeko, konfiantzan oinarritutako barne harreman onak eta denetariko iritziak dituen jendearekin elkarlanean aritzeko gaitasuna erakutsi behar zuten.

Jai herrikoia da Bilboko Aste Nagusia, eta ni neuk, herri honen partaidea izanik, galdetu egiten diet Bilboko Konpartsei:

Zein da arrazoia Luberrik baimena ez edukitzeko? Zein da Luberrik betetzen ez duen baldintza?

Pentsatzen dut bilbotarrok eskubidea daukagula erabaki horren zergatia jakiteko.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.