ZUZENDARIARI

Doktore ala euskaldun?

2023ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Vocentoko egunkari batean: «Erdi mailako euskara titulu batek doktoretzak halako bi puntuatzen du Osakidetzako OPEn».

Alegia, egin itzazu lehen mailako ikasketak, bigarren mailakoak, unibertsitate ikasketak, masterren bat, egonaldiak, doktoratu zaitez, eta, hala ere, zure atzetik tuntun/mozolo erdi-euskaldun bat etorrita, postua lapurtuko dizu.

Logikoa, media hori Doha, Donetsk edo Donald Trunperrikoa balitz. Baina egunkaria Donostian plazaratzen da eta bertako errealitatea ematea du xede. Donostian, Euskal Herrian, euskaldun asko bizi diren eta euskara hizkuntza ofizial duen hirian.

Legeak lege, mediku normalaren (laborategi, bulego edo antzekoetan dihardutenez bestelakoa) zereginetako bat pazienteekin komunikatzea da, ezinbestekoa nire iritziz. Hobespenen apaingarrien artean, doktore, dotore, atsegin, enpatiko, polit... izatea.

Ikuspuntu horretatik, OPE horretako kalifikatze sistema ez da aldrebeskeria.

Euskal (edo eusko) Administrazioan, Portu erakundeetan, Telebistan, Polizian, Trenbideetan.. goi aldean erdaldunak dira nagusi, Hatz Izendatzaileak horiexek dituelako kuttunak. Guk topatu ditugunen artean, berriz, erdaldun denak ez dira euskaldunak baino hobeak, hamaikatan frogatu den bezala: Zubietako erraustegia biltzen duen gardentasun politikoa, Donostiako Metroaren epopeia, EITBren izendapen xelebreak, Abiadura Handiko Trenaren arrakasta, Pasaiako balizko Portuaren miraria, Osakidetzaren gestio bikain xamarra, trafikoko seinaleen ugalmen miresgarria...

Nepotismoa habe duen etxean, merituak zero balio duelarik, gezurrez pintatzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.