ZUZENDARIARI

Elkarretaratzea: Lezkairun D eredua!

2023ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Elkarretaratzea eginen dugu datorren asteko asteazkenean, urriaren 11n, 18:00etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Lezkairun D eredua nahi dugula eskatzeko. PSOEk babesa ematen dioten alderdiei hitzeman zien Lezkairuko ikastetxe berrian D eredua izanen zela, baina ez du bere hitza bete. Lezkairuko 56 familiak aukeratu dute D eredua beren haurrentzat, eta hiruk bakarrik egin dute matrikula Lezkairun. Hain ezgauza da PSOEren eskuetan dagoen Hezkuntza Departamentua? D eredua ezarri nahi Lezkairun, eta ez lortu? Argi dago azalpena bestelakoa dela: Txibitek eta bere alderdiak ahal duten guzia egiten dute D ereduari trabak jartzeko, haren ezarpena atzeratzeko... edozein aitzakia hartuta:

Mendigorrian esan zuen eskola-mapak ez zuela uzten, Lerinen ez zegoela tokirik, eta orain, Lezkairun, ez dagoela nahikoa matrikularik. Baina Lezkairuko euskaltzaleek salatu dute informazio falta izan dela, emandako informazioa berandu eman dutela, euskarri batzuetan (karteletan, adibidez) ez zela D ereduaren eskaintzaren berri eman...

Aski da, PSOE! Euskararen kontrako gezur gehiagorik ez, azpikeria gehiagorik ez!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.