Zarautz-Andoain

Epstein koalizioak sortutako hondamena

Patxi Aznar Bellido
2026ko martxoaren 18a
00:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ameriketako Estatu Batuetako eta Irango negoziatzaileek muga armamentistikoaz hitz egiten zuten bitartean, negoziazioaren porrota eta Ormuzeko itsasartea ixteko aukera aurreikusiz agian, Estatu Batuek petrolioa metatzen zuten. Egun batzuk geroago, Esptein koalizioak, hau da, Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek, 100 pertsona inguru hil zituzten Irango neskatoen eskola bati eraso eginez. Badirudi Epstein koalizioak, horrelako ekintzekin Txina ahultzen duen bitartean, gobernu aldaketa eragin nahi duela Iranen. Eta D. Trump eskolaren aurkako erasoaren erantzukizuna kentzen saiatu bada ere, The New York Times egunkariak gezurtatu egiten du.

Historia pixka bat eginez, esan behar da duela 80 bat urte nazioen sozietateak porrot egin zuela, besteak beste, armagintza garatuegia zegoelako, eta negozio goxo bat zegoelako; ordutik aurrera hazi baino egin ez denez, egungo egoera askoz larriagoa da, eta horren adibide izan daiteke Start Berriaren amaiera, hau da, Estatu Batuen eta Errusiaren artean armak ez ugaltzeko ituna; Estatu Batuek ez dute berritu.

Iranen aurkako gatazka hasi zuen Esptein koalizioa, dirudienez, ez dago bakarrik, Erresuma Batuak edo Australiak koalizio horren alde parte har dezaketela onartu baitute. Hori gertatzen den bitartean, Trump jaunak esan digu sortu duen gatazka kontrolpean eta amaitzear dagoela. Argi dagoena da Esptein koalizioak eragindako gatazka berri honek pobrezia ekarriko duela Europara, inflazioaren bidez behintzat, are gehiago gatazka denboran luzatzen bada. Europarrok argi izan behar dugu Txinaren eta Epstein koalizioaren arteko lehia honetan kaltetuta aterako garela bai ala bai; izan ere, lehian atzean ez geratzeko, Estatu Batuek Europako ustezko aliatuak sakrifikatzen dituzte, eta, beraz, nire ustez, ez da komeni gatazka honetan Iran galtzaile ateratzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA