ZUZENDARIARI 

Errenta aitorpena euskaraz

2016ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Administrazioan euskararenerabileran aitzindaria izan den leloa Errenta aitorpena euskarazgero eta urrutiago dago haren helburutik Bizkaiko lurraldean emaitzei erreparatuz gero. Urtez urte,murritzagoak izaten baitira datuak, gero eta euskaldunagoa (Bizkaian % 25 euskaldun) den gizartean; inbidiaz ikusten dugu Gipuzkoako hainbat udalek errenta aitorpena euskaraz abiatutako kanpainak, eta haiei esker lortutako emaitzak (2014ko errentak) Beasainen %16,60, Ordizian% 17, Lazkaon %25... Debagoienean aurten «7.000 baietz» daukate erronka (65.000 biztanle gutxi gorabehera).

Barriro-tik (euskararen aldeko taldea Bizkaiko Aldundian) ikusten dugu motibazioa landuz gero emaitzak lortzen direla, eta hori da faltan daukaguna; erabileraren aldeko kanpainak gure administrazioan, kanpoan zein barruan. Horri buruzikus dezagun zer esaten den Eta hemendik aurrera zer? Euskara 21 taldeak burutu berri duen txostenean: «Herritarren hizkuntzarekiko atxikimendua elikatu egin behar da, eta euskararen aldeko sentiberatze lana etengabe egin...» eta «erabilerara jauzi egitea da erronka; bihotzetik ezpainetara gehiagotan eta gehiagok eramatea nahi dugu». Hala bedi! Erabilerak euskalduntzen gaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.