Julian Gaiarre eskola eta Ainariak institutuko zuzendaritza taldeak eta Guraso Elkarteak-Apymak sinatua

Erronkariko eskola

Oskia Ramirez Baraze
2026ko uztailaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hezkuntza komunitate osoa erabat hunkituta eta saminduta gaude uztailaren 15eko ezbehar tragikoaren ondorioz, zeinetan gure bi ikaslek eta haren amak bizia galdu zuten. Erabat atsekabetuta gaude, gertatutakoa ezin asimiliatu.

Une gogor hauetan, gure maitasun guztia, doluminik zintzoenak eta gertutasun osoa adierazi nahi dizkiegu familiari eta hurbileko guztiei. Baita eskola komunitatea osatzen dugun guztiei ere: ikasle, familia, irakasle eta langileei. Galera honek mina eragin digu ikastetxe osoari eta eskualdean bizi garen komunitate osoari. Izan ere, eskola txikia gara eta komunitatean bizi gara. Gure txiki guztiek elkarrekin oso harreman estua dute, adinkideak ez izanik ere. Egunerokoan, eskolan, patioan, parkean, eskolaz kanpoko ekintzetan, herrietako bizitzan… denok elkarrekin egoten gara. Horrek are mingarriagoa egiten du gure ikasleen galera, bai eskolan, bai eta Erronkariko ibaxa osoan ere.

Eskolako bi lagun erronkariar galdu ditugu, baina haien irribarre politak betirako iltzatuta geldituko dira gure bihotzean eta haien oroitzapena bizirik gure baitan.

Jaso ezazue gure partez besarkadarik handiena une latz hauetan. Zuen eskura gaude behar duzuenerako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA