Itziar Aizpurua Egaña.
ZUZENDARIARI

«Es un asesino»

2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Horrela zioen aurreko igandean Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak, euskal preso politiko Unai Paroti buruz, Elgoibarko Zirardamendin, 1937an Askatasunaren alde hil ziren gudarien oroimenez eginiko ekitaldian: «Es un asesino».

Bere hitzaldirako aukeratu zuen nolakotasun adjektibo horrek, 31 urte preso dagoen abertzale batentzat desegokia izatetik at, gaitzespena dakarkio esaten duenari, ez baitu Unai Parot ezagutzen, eta are gutxiago haren izanaren nolakotasuna. Gainera, arreta sortu dit Artolazabalek, 1936ko gudariez hitz egitean, eta zegoen lekuan egonda, aurreko egunean Arrasaten faxisten agerraldiari buruz zipitzik esan gabe lasai alde egiteak.

Adierazpen askatasuna oinarrizko eskubidea dugu elkarkidetza sanoa lortzeko; elkarrenganako errespetuan, ezinbestekoa. Eta, errespetu hori, adierazpen askatasuna jorratzerakoan, ez dut inondik inora ikusi Artolazabal andrearen hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, alegia.

PNV salatzen dut, ozen eta publikoki, azkenaldiko jardueretan euskal presoei dagokien arloan daraman bidea ikusirik. Dirudienez, bizi osoko espetxe zigorra zuzena da, 7/2003ko legearen alde baitago; ultraeskuindarrei bidea irekitzea eta haien jarrera hauspotzea ere normaltzat jotzen du; EITBko irrati eta telebistek isurtzen dituzten gezur edota erdi-egiak, nahasmena sortu nahian, punta-puntako prentsaren zeregina dira...

Eta, hori guztia 70 pertsona euskaldun, abertzale, ezkertiar preso daudenen aurka, baina ez hori soilik, baita milaka pertsona abertzale eta ezkertiar, ala ez, garenon aurka ere.

Urkullu jauna, hor goian zaudena, hemen behean nagoen honek honela dizu: hain zaila al da «dana emon behar yako maite den askatasunari» ulertzea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.