Abanto-Zierbena

Esnatu ala hil

Tomas Angel Gonzalez Gonzalez
2026ko martxoaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Txalo bero zaparrada batekin eskertu genuen Garikoitz Goikoetxeak Barakaldon emandako hitzaldia, Sasiburu elkartearen eskutik, berak eta Iñaki Iurrebasok kaleratutako liburuaren aurkezpenean (Esnatu ala Hil).

Nik uste dut liburu horrek, duen garrantziagatik, mugarri bat markatuko duela. Nik zertzelada batzuk baino ez ditut emango, uste dudalako gai honi buruz jakin nahi duenak liburua irakurri behar duela.

Bereziki jarriko nuke indarra gaitasunean, erabileran eta euskararen atxikimenduan, haiek izan direlako gehien hunkitu nautenak. Gero eta euskaldun gehiago dago, baina, gaitasunari dagokionez, aztertzekoa da ze ahalmen daukagun bi hizkuntzetan. Ageriko desoreka topatzen dugu eta bakarrik herritarren %9k diote bi hizkuntzetan gai direla mintzatzeko. Erraztasun antzekoarekin dabiltzala bietan. Horretaz gainera, ematen dute frogatutzat euskara ez dagoela gaitasunean indartsu eta erabileran ahul, aldrebes baizik. Are gehiago, erdal elebidunen multzoa hazi da gehien, alegia, erosoago mintzo diren elebidunena.

Erabileraren arloan, berriz, areagotu egin da esparru batzuetan, gehienbat eremu formaletan. Beste eremu batzuetan, tamalez, jaitsi egin da: lagunekin eta senideekin beren-beregi. Eta euskarekiko atxikimendua aipagai badugu, berehala ondorioztatuko dugu hiztunen atxikimendua handia daukala euskarak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA