ZUZENDARIARI

Euskararen Defentsarako Sarea

2022ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Hurrengo ostiralean, ekainaren 17an, 19:00etan, Hezkuntza Departamentuaren aurrean (Iruñeko Santo Domingo kalean) elkarretaratzea eginen dugu, Hezkuntzako kontseilariak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskararen inguruan egindako murrizketak gaitzesteko. Dagoeneko jakinarazpena sartu dugu Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan.

Euskara ikasteko sei maila izanik, maila bakoitzean ikasle gutxi daudela argudiatuta, hiru talde besterik ez ditu onartu nahi. Euskara ikasteko prozesu osoa ezin da, beraz, aurrera eraman Tuterako Hizkuntza Eskolan. Protesta ekintzarekin batera taldea aurkezteko agerraldia eginen dugu.

Euskaltzale guztiak deitzen ditugu ekintza honetan parte hartzera eta taldearekin bat egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.