Ez dakit gizakiaren tentelkeriaren mugarriraino ailegatu garen, edo oraindik gehiago falta zaigun. Entzierroetan segurtasun neurriak ipintzen dira korrikalariak (horrela deitzen badira) babesteko. Eguneko entzierroa aspergarria baldin bada, jendea triste jartzen da. Aldiz, zauriturik badago kezkatzen eta pozten dira. Barkatu? Badago zerbait ulertzen ez dudana. Albisteetan entzun dut «bi zaurituak ospitalera eraman dituzte» eta segituan esatariak dio «ea laster errekuperatzen diren». «Baina horretara joan dira eta!», oihukatzen diot irratiari. Tradizio hitza arriskutsua da, izan ere, komeni bazaigu mantendu behar dugu, ez bazaigu komeni, aldatu. Beraz, argi eta garbi: animaliekin egindako jolasak guztiz desagerrarazi behar ditugu. Gainerakoak enpatia falta eta lotsa nazionala dira.
Agurain
Gaixoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu