Azken eguna hurbil zegoelakoan, Apostoluen eginak liburuan jartzen da batzuk lana egiteari utzi ziotela, eta San Pablok karta batean erran zuen lan egin behar zela, «lanik egiten ez duenak ez duela jaten» esateraino. Hori berban berba ez da betetzen, baina horrekin esaten zuen azken eguna ez zegoela jakiterik. Gainera unibertsoaren historia eternoa da, eta hor Jainkoak bakarrik daki, eta baliteke, arrazoiarekin pentsatuz, hauek izatea azken denborak. Baina zer dira bi mila urte eternitatearekin konparatuta? Ez dakigu, soilik dakigu Jesusek erraten zuena, Zeruetako Erresuma hur zegoela. Baina pentsatu behar dugu Jesusek pentsatzen zuen moduan eta ez materialismo pobre batetik. Eta, horrela, gure ondoan dagoela, gure ariman eduki behar dugu, zeren ez badugu ikasten berba egiten Jesusen moduan, doktrina kristau batetik apartatzeko arriskua dugu.
Donostia
Gaizki ulerturik egon ez dadin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu