Gasteiz

Gasteizko udal jarduerak eta euskara

Martin Rezola
2025eko urriaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizen, gutxi dira aisialdiko udal jarduerek duten adinako interesa pizten dutenak. Nik ere probatu nahi nuen. Euskaraz. Yoga. Baina ez zegoen euskarazko talderik. Gaztelaniaz 49 talde, eta bat elebiduna; hartantxe eman nuen izena. Eta tokatu!

Kezkaz joan nintzen lehen egunean («luzatu hanka», «estira la pierna»… holaxe ote da?). Eta kezka amorru bilakatu zen minutuak pasatu ahala: ordu eta erdi bat gaztelania hutsez.

Bada garaia iruzur, tranpa, eskandalu hau amai dadin. Egia da badela euskaldun franko inoiz kexatzen ez dena baina nekatuta dagoena beti protestaka ibiltzeaz. Baina oraingoan ez nuke erantzukizuna herritar soilaren bizkarrean jarri nahi. Konpromiso politiko serioagoa da orain interesatzen zaidana.

Irakurri dut Eusko Legebiltzarrean ahultzen hasi dela EAJ-PSEren arteko itunaren indarra. Eta poztuko nintzateke beste gehiengo batzuk sortuko balira Gasteizko Udalean ere, euskara benetan aintzat hartuko dutenak. Bestela, badakigu zer dugun: esnatu ala lo segi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.