Haltsu

Gazako sindromea

2025eko abenduaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Banago ez ote garen, gurean ere, Gazako sindromea pairatzen ari; Gazan azkenaldian egiten ari diren sarraski izugarriak palestinar herriaren kontrako aspaldiko zapalkuntza gupidagabea ahantzarazten duen bezalaxe, euskararen kontrako gaurko erasoek ez ote duten Euskal Herriaren mendetako zapalkuntza gupidagabea ikusezin bilakatzen. Neurri batean, eta neurri batean bakarrik, ez ote diren dibertsio taktikak.

Gazaren aurkako eraso odoltsuek bertara zuzentzen dituzte fokuak, Zisjordanian dirauen ankerkeria erlatibotasunaren meandroetan diluitzeraino; goseteak eta laguntza humanitario oztopatuaren gaurko urgentziak inperialismo sionistaren ideia diskurtsoetatik desagerrarazteraino.

Euskarari egiten ari zaizkion eraso krudelek ere bertara deitzen eta mugatzen dute gure begirada, herriaren eskubide guztien urraketa, haren izatearen ukazioa eta gure herrialdearen bortxazko zatiketa politiko-administratiboa ahanzturaren putzu sakonean galdurik.

Gazaren eta euskararen arteko konparazioa hemen amaituko dut. Gazakoaren aurrean Free Palestine aldarrikatzen dugu. Noiz aldarrikatuko dugu, bada, Euskal Herria askatu euskararen kontrako erasoen aurrean? Zeren euskararen egoera herriaren eskubideen zapaltzearen eta nazio izaeraren ukazioaren sintoma besterik ez baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.