Gasteiz

Gazte gara gazte

Uxue Madariaga
2026ko urriaren 31
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Oraindik gogoan daukat duela hainbat urte egin nuen proiektua. Gazte gara gazte izan zen gaiaren izenburua, gazteei buruz esaten ziren aurreiritziei kontra egin behar genien argudiatuz zergatik ez ziren guztiz egia eta horrekin bideoa egin behar izan genuen.  

Ziur guztiok entzun dugula noizbait norbait esaten «gaur egungo gazteek…» edo horrelakoak, beti gazteoi leporatzen gertatzen zaizkien gaitzen errua, edo, agian, nagusiek hobeto sentiarazteko erabiliz. Baina, nolatan izan daiteke posible beti hori entzutea? Azkenean, hasi zirenean «gazte hauek…» esaten eta oraingo gazteak ez dira pertsona berdinak, ezta belaunaldi berdinekoak ere! Horrek esan nahi du adin bat helduko dela zeinean hortik aurrera «gazteen erruen edo gauzengatik» epaituak izateari utziko diogun. Zein da muga talde horretan egoteko? 

Argi dago belaunaldi guztiak ez direla berdinak, eta ez bakarrik izenengatik, Boomer, Millenial, Z, Alfa… baina ez daukat zalantzarik noizbait guztiak gazteak izan direla, eta berdina entzun dutela. Gainera, gogoan daukat liburuan agertzen zen Sokratesen iruzkin bat, k.a. 450. urtean «gure gazteak luxuzaleak dira, hezibide txarrekoak; autoritateari iseka egiten diote, eta ez dituzte nagusiak batere errespetatzen. Gure gaur egungo semeak tirano bilakatu dira; ez dira zutitzen adinekoren bat gela batera sartzen denean, eta kontra egiten diete gurasoei. Garbi esateko: oso gaiztoak dira», esan zuen; hori hausnarketa egitekoa da, ezta? Nola izan daiteke posible gazteak beti gaiztoak izatea? Segur aski orain gazte epaiketan sartzen ez direnak, noizbait hor egon dira gazte gaiztoen taldean, hots, belaunaldiz belaunaldi pasatu den tradizioa dela gazteak erridikulizatzea.  Segur aski, gizarte honek horrela jarraituko du.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA