ZUZENDARIARI

Gipuzkoako Eliza

2021eko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Hainbat kontu aipatu nahi nituzke isildu ezin ditudanak.

Eliza katoliko barruan badaude afera asko aldatu beharko liratekeenak, komunikabideetan askotan landu direnak (Eliza barruko hierarkian dagoen mota askotako ustelkeria, emakumea Elizaren barruan zoritxarrez duen bazterreko lekua, alegia zergatik nahi duen emakumea ezin da apaiza izan? Apaizak ezkontzeko debekua...). Kontu horiei buruzko irtenbide justuagoa eman beharko luke Elizak, nireustez. Hala ere, gaur beste gai bat agerian jarri nahi dut. Gipuzkoan behinik behin, edo nahi izanez gero batez ere Donostian azken hiru-lau urteetan gertatzen ari dena euskarazko mezekin. Nik dakidala ( eta gehiago izan daitezke) gutxienez zortzi euskarazko meza kendu dituzte.(Lehen gutxi eskaintzen bazituzten, orain gutxiago).

Batetik, norbaitek erabakitzen badu apaiza izan nahi duela eta euskara ez badaki, Elizbarrutiak apaiza izateko formakuntzan bermatu beharko luke bere ikaskuntza prozesua bukatutakoan euskaraz jakin ahal izatea. Badaude bideak hori lortzeko!

Gipuzkoako Elizbarrutian agintzen duenak( dutenek) ez du (dute) ahalegin seriorik egin euskal kristau katolikoen eskubideak bermatzeko. Gipuzkoako Elizaren mandatariak(ek) azken urteetan hainbat hotel eraikitzeko erabilitako gogoa eta denbora, besteak beste, meza euskaraz mantentzeko erabili izan balu/balute, horrek suposatzen duenarekin, beste egoera batean egongo ginateke.

Kuriosoki, Elizaren hotel horietako langile batzuei (edo askori) ingelesa jakitea eskatuko zaio lan egin ahal izateko. Izan ere , Elizak Ā«turistak zerbitzatu behar ditu beraien hizkuntzanĀ». Aldiz, bertako euskaldun fededunak txokoratu ederki asko. Zergatik ote?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.