Idazlea

Hartz Inurrijalearen Nazioarteko Eguna

Josu Jimenez Maia
2026ko azaroaren 8a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azaroaren 29an, Hauteskunde Eguna eta Hiri Buruzagian Done Saturdi izateaz gain, Hartz Inurrijalearen Nazioarteko Eguna ere bada.

Hartz inurrijalearen gaineko teoria horren arabera, hartz inurrijalerik ez da, eta «iruzur handi bat baizik ez da» eta ustezko animalia horren argazkiak edota bideoak manipulatuta daude. Diotenez, hartz inurrijalearen mutur luzea eta mihia ez dago inurritegietan sartzerik, eta horregatik ez dago «hartz inurrijale bat inurriak jaten ari den bideo errealik». Hartz inurrijalearena konspirazio handi baten emaitza da, eta azaroaren 29an Hartz Inurrijalearen Nazioarteko Eguna ospatzea, konspirazio horren erpina.

Teoria horren defendatzaileek diotenez, ustezko hartz inurrijaleak estralurtarrak dira, lurra aztertzera etorriak, eta benetan existitzen ez den hartz inurrijalez mozorroturik bizi direnak gure artean.

Hartz inurrijalearena bulo bat da, bertze asko bezala. Izan ere, horrelako bulo horien helburua ez da guri sinetsaraztea hartz inurrijaleak estralurtarrak direnik; horrelakoek dudan ematen gaituzte, gugan ziurgabetasuna sortzea dute xede, etengabeko zalantzan bizi gaitezen.

Azaroaren 29an, hartz inurrijale kapitalistak lehenik joanen dira Done Saturdiren mezatara, eta gero, bozkatzera denak hutsik egin gabe, haien mutur luzea eta mihi lirdingatsua inurri langileoi ateratzen digutelarik.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA