ZUZENDARIARI
Haurrentzako tailerrak, erdara hutsean
Nafarroako Gobernuak 1956. urtean eraiki zuen Nafarroako Museoaren gaurko egoitza. Aste Santuaren ondoko aste honetan haurrentzako tailerrak antolatu ditu museoak, modu ludiko, didaktiko eta sortzailean kultur ondarea hurbiltzeko, 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Tailer horiek erdara hutsean antolatu ditu, D ereduko haur multzoa Iruñerrian nahiko handia den arren. Bere kultur programazioak bestelako ikuspegia behar du, elebitasunerako (gaztelania/euskara) bilakaera izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu