Donostia

Hezkuntzaz

2025eko ekainaren 10a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Begoña Pedrosa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak artikulu oso interesgarria idatzi zuen hainbat egunkaritan, euskaraz zein gazteleraz. Haren bizkarrezur diren hainbat ideia garrantzitsu zutabetxo honetan azalduko ditut:

Hezkuntzak dena aldatzen du, bideak zabaldu, talentuak argitu, loturak estutu, kidetasun sentimendua eman. Hemen eta orain, haur bakoitzak bere bizitza eraikitzeko behar dituen tresnarik onenak merezi dituela sinestea da gizarte batek bere buruagan izan dezakeen konfiantza-ekintzarik handiena. Gizarte aske, kohesionatu eta etorkizunez beteari eusten dion oinarria da.

Hezkuntzaz ari garenean guztia labur geratzen da. Izan ere, heztea irakastea da, baina askoz gehiago ere bada. Sinestea, laguntzea eta bizi-aukerak eraikitzea da. Hezkuntza garatzea gizarte batek egin dezakeen inbertsiorik onena da. Ez beste bat gehiago: onena. Izan ere, gela bakoitzaren, irakasle eta ikasle bakoitzaren atzean, biharko desio dugun herria dago, baita gaur gure seme-alabei eskaintzen ari gatzaizkion oraina ere.

Hezkuntza etorkizuneko promesa baino askoz gehiago da: gure haurrek egunero bizi duten hori ere ikasteko gune bat da; euren buruarengan konfiantza izaten, elkarrekin bizitzen, mundua ulertzen eta galderak egiten ikasten duten gunea. Han egiten dituzte lagunak, baloratuak sentitu, autoestimua eraiki, ereduak, inspirazioa, afektuak eta mugak aurkitzen dituzten tokia. Autonomiaz, espiritu kritikoz moldatzeko eta erabakiak hartzeko behar diren funtsezko gaitasunak eskuratzeko tokia.

Ikasi ez ezik, bizi, egun bakoitzak bere balioa. Etorkizunari anbizioz begiratzen dion eredu bat eraikitzen ari gara. Aniztasuna harrotasunez eta arduraz besarkatzen duena. Bizitzarako ikaskuntza bultzatuko duena non ezagutza trebetasunak eta balioak batzen diren pertsona kritiko, prestatu eta konprometituak prestatzeko. Euskara-kultura balioesten dituen eredua, hizkuntza bat ikastea ez baita kontu akademiko hutsala, integrazio, kidetasun eta balio-prozesua ere. Hezkuntza. Hezkuntzaz.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.