Zarautz

Hitz bat egunean

2025eko abenduaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Alberto Martinezek 2024ko ekainaren 22an hartu zuen EAEko osasun kontseilari kargua. Euskarari buruzko bere deklarazioetan (espainieraz noski, euskaraz ez zekielako) esan zuen egunean euskarazko hitz bat ikasten ari zela.

Pasatu dira gutxi gorabehera 500 egun. Uste dut iritsi dela hala den edo ez jakiteko ordua.

Hala bada, legealdia bukatzean 1.500 hitz jakingo ditu, eta, hitzok elkarrekin lotzen ikasten badu, euskaldun berri bat irabazia geneukake.

Hala ez bada, ulertu beharko dugu, edo ez dela uste bezain bizkorra, edo ez duela inolako arretarik ipini ikasteko, emandako hitza janez.

Azterketa publiko partziala eskatzen dut, kargu publikoek aldarrikatzen duten gardentasunaren izenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.