Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateetako berdintasun-teknikariok argi dugu: indarkeria sexistarik gabeko sanferminen alde! Non jaiak dantzan, barrez eta topa eginez hasiko ditugun, libre eta seguru, gaudenekin, ez daudenekin eta egon zirenekin, baita etorriko direnekin ere, eta indarkeria sexistaren aurkako emakumeen plataformarekin.
Aitzindariak izan zirelako jai seguruagoak eta berdinzaleagoak eraikitzen, emakumeok libre izan gaitezen. Urteetan zehar funtsezko zeregina izan dutelako jendartea sentsibilizatzeko eta indarkeria matxistak prebenitzeko. Haien lan isilari eta borondatezkoari esker, herritarrak gehiago jabetu direlako edozein eraso sexista arbuiatzeko beharraz. Emakumeok jaiak libre eta beldurrik gabe bizitzen lagundu dutelako, eta indarkeriak jasaten dituzten emakumeei babesa eman dietelako.
Euren lanari esker, gaur egun errealitate horrek ikusgarritasun handiagoa du, euren ekarpenei esker jardute-protokolo sendoagoak ditugu, jai-gune seguruagoak ditugu eta herritarren inplikazioa gero eta handiagoa da emakumeen aurkako indarkerien aurrean.
Gizartea mobilizatzeko, erakundeekin lankidetzan aritzeko eta laguntza-sareak sortzeko duen gaitasuna aitortzea merezi duen konpromiso kolektiboaren adibide bat da.
Horregatik guztiagatik, Gora sanfermin oihukatu nahi dugu Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformarekin.
Sinatzaileak: Ana Berrade Adot, Iruña Martínez Lorea, Ariane Etxeberria Sampedro, Elsa Díaz Ladrero, Amaia Paz Vallejo, Tamara Falces Melero, Maitane Urmeneta Salvatierra, Begoña Laquidain Azpiroz, Aizaga Zeberio Petriati, Eider Pérez de Heredia Goñi, Nagore Huegun Ibarbia, Amaia Abucide Aylagas, Andrea Markotegi Álvarez, Alicia Rodríguez Alegría, Iván Villanueva Lerín, Arantxa Ordoñez María, Maite Elizondo San Martin, Amaia Cuesta Arbelaitz, Andrea Guiñon Elizari, Aurora Sanz Diéguez, Jaione Iraola Rozas eta Marian Mendiola Barandalla. Nafarroako
toki eta lurralde entitateetako berdintasun teknikariak

