Zuzendariari

Jaurlaritzak ere salbuespen politika presoekin

IƱaki Alegria Loinaz, Itziar Goienetxea Garmendia (Xabier Alegria presoaren anaia, emaztea eta senideak).
Lezo.
2013ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Xabier Alegria Loinaz euskal preso politikoaren senide eta lagunok Ertzaintzak gure senide eta Xabierren ama zenaren hiletan ezarri zuen protokolo ezohikoak geure sakonenean mindu gintuen. Aski dira zenbait adibide.

Xabier eskuburdinak lotuta izan zuten une oro, baita elizkizunean ere. Zutik jarritako 8 ertzainek inguratu zuten elizkizunak iraun zuen bitartean, hurbileneko senideek hitz bakar bat esan edo besarkada bat eman ziezaioten eragotzi zutelarik (ezta bere anaiek edo alabek ere). Elizkizunaren hasieran emazteari ere ukatu egin zioten bere ondoan esertzea, eta taldeko buruak nolabaiteko kontsulta egin ondoren soilik eta emazteari bakarrik utzi zioten bere ondoan egoten.

Zoritxarrez ezagutu ditugun espetxeetako lekualdaketetan nahiz epaitegi arrotzetan ere aplikatzen ez diren protokoloak aplikatu ziren hileta egunean. Dolua bizi eta elkarrekin arintzeko behar lukeen topaketa propio zapuztu zuen Ertzaintzak.

Orain, beharrezkoa ez zen mina eragin digunari begira, galdetzen diogu hau ote den Lehendakariak edo Segurtasun Sailburuak azpimarratzen duten jokabide berria. Hau ote den euskal preso politikoei eta bere senideoi ezartzen zaigun politika berezia gainditzeko modua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.