Zuzendariari

@JavierMaroto: #TrebiñuArabaDa

Gasteiz.
2014ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Soberan dakigu zeinen moderno eta apurtzaile diren azken bolada honetan —Quirogaren laguntzaz are gehiago—, gure instituzioetara jauzi egiten duten Alderdi Popularreko kideak: gazte, politikoki zuzen eta (batzuetan) euskaldun ere bai. Zalantzarik ez: itxuraz, Mayor Orejaren bideetatik irteten ari dira.

Korronte horretako alkatea dugu Gasteizen. Ezaguna egin da PPk dioenaren guztiz kontrako plantak egiteagatik. Azkena Trebiñuren «arabartasunaren» alde kokatzea izan da. Kokatu bakarrik, ezein itxuraz aldatzen dute, baina portaera ez da «orejismo» horren oso bestelakoa.

Ez da ezer berria euskal popularrek Araban duten indarra ikusita, probintzia honek duen zuloa estali nahi izatea, alderdian gero eta handiagoa den zuloa estaltzeko. Hala ere, nahiak ez dira nahikoak, eta baliagarriago zaie benetako eskuina boteretsua den lurraldetan eurena mantentzea Euskal Herrian haztea baino. Hor dugu Javier Maroto, azken boladan Twitter kontuan #TrebiñuArabaDahashtag-arekin bere horma busti duena. Eta horra non Eusko Legebiltzarrean zuloaren kontua Madrilera eramateko proposamena bozkatu zenean, bere eserlekua hutsik utzi zuen. Bere ideietatik ihes egin zuen.

Ez dut ukatuko alkate ausarta dugunik, Garoña gora eta behera, aurrekontuak gora eta behera... Hala ere, bi aurpegietara jokatzeak zaplaztekoa dakar aurpegi batetik zein bestetik. Jaso ditu bereak popularren aldetik, eta orain alderdia kontent uzteko, bere itxura aurrerakoiari bizkarra ematea erabaki du. Trebiñarrek berea eman diote jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.