ZUZENDARIARI

Jolasa, kirola eta...

2023ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Horra, frontoian gehien errepikatzen diren esaldietako bat: «Ongi jolastu ez baina irabazi dugu eta, bueno». Zorionez, pilotariek euskaraz egiten dute.

Norbait pilotan hasten denean, txikitan, jolastu egiten da trapuzko bola erdi-biribil batekin. Pilota jotzea, nahikoa lan. Paretaraino bidaltzea, uf! Buena egitea ezinezkoa. Igual dio.

Eskolan eta bizitzan aurrera, jolasaren ondotik jokoa dator. Hor, lehia tarteko, zaindu egin behar da, maiz entrenatu,gozatu eta, inoiz, haserretu: eskuko mina, zaintiratua, merezi gabeko porrota... Azkenean, kopatxoa etxera eta denak txaloka.

Naturak hautatu, gurasoek lagundu eta norberak orduak eta orduak sartuta, pilotari batzuk pribilegiatuen zoologikora iristen dira. Akabo jolasak, jokoa bestelakoa da orain, oinazeek ez dute barkatzen, enpresak hau eta hura agindu du, entrenatzaileak bai, baina prestatzaile psikologikoak horrelakorik ez du nahi...

Ikuskizunaren garaia da. Orain protagonista ez da pilota, ez pilotaria, ez laguna... Protagonista dirua da, enpresaren negozioa. Irabazten baduzu publizitatea sartuko dute eta gu hortik bizi gara, kontratuak erdaraz, milaka kate, lapurreta, frustrazio. Bizipozik? Gutxi. Larrutik pagatuta.

Hortxe agertzen dira buru-argien jokaera eta jukutriak: batek hamalau partida irabazi, eta hamar baizik garaitu ez duena, finalera. Edo partida jokatu behar eta, zaleenganako inongo errespeturik gabe, etxean geratzea, ordezkoak bidalita. Lastima, ordezko horiek!

Alegia, hori ez da kirola. Eta Administrazioak gure diruak horretara bideratzea ez da gizabidea. Capisci?

Zorionak, diruak bazterturik, gizatasun handia agertu duzuen pilotarioi. Eskerrik asko!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.