Donostia

Justiziak babesik gabe utzi nau

Mikel Rico Arzelus
2026ko apirilaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donostiako erdigunean izandako lapurreta baten lekuko izan nintzen, eta 112 zenbakira deitu nuen abisua emateko. Ertzainak azkar bertaratu ziren, eta bi gaizkileak atzeman zituzten. Ondoren, ertzainak nire etxera etorri ziren, neuk emandako datuak formulario batean jasotzeko. Handik egun batzuetara, epaitegira joateko abisua jaso nuen, deklarazioa egiteko. Bertaratu eta gela handi batean itxaroteko esan zidaten. Nire harridurarako, hantxe bertan neuzkan ondoan neronek salatutako delitugileak. Handik pixka batera, nire izen-abizenak ozenki esan zituzten epai-gelara pasatzeko. Epailearen aurrean, eta atxilotuen aurrean, nire testigantza eman behar izan nuen. Beraz, hemendik aurrera argi daukat ez dudala beste salaketarik egingo, zeren eta gaizkileek nire izen-abizenak eta aurpegia ezagutzeko aukera izan baitute. Horrela babesten al ditu justiziak gizabidez jokatzen duten herritarrak?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA