ZUZENDARIARI

Karmele Aranbururi

Koldo Ordozgoiti.
2023ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Unibertsitatean, kazetaritza fakultatean, hala erakutsi ziguten: Ā«Kazetariok ez gara albisteĀ». Baina Karmele Aranburu albiste bilakatu nahi nuke. Karmele irratia zen, Herri Irratia, 1977an Popularrean, Donostia-Loiola Herri Irratian lanean hasi zenetik eta 2011n irratiak izena utzi zuen arte. Donostiako Uda Ikastaroek bere eragina izan dute. Kazetari bikaina, pertsona zintzoa, lagun paregabea.

Herri honetako kazetaritzak asko zor dio Karmeleri, irrati albistegiak ez lirateke berdinak Orioko kazetaria izan ez balitz. Herri eta mundu hau hobea egin duzu. Irrati uhinek bihotza ukitzen dute, Karmele, joan zara, baina ez gaituzu utzi, gure baitan eta oroimenean izango zara garen bitartean. Aukera paregabea izan zen zurekin lan egitea, zu lagun izatea. Fededuna hil arte, zure agur-hitzak hartuta, agur maitea, agurtu nahi zintuzket. Egun handira arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.