Hiru erlijio daude monoteistak: judaismoa, kristautasuna eta islama. Ideia daukat nik hartua erreparatzen diodanetik Irango Gobernuari: kleriko jakintsu batek du presidentzia, eta erraten ahal da kleriko jakintsuena dela hango gobernua. Katolikoetan badaude kardinalak, kleriko jakintsuak ere deituak izan daitezke, eta Israelen ere badaude errabino ultrakontserbadoreak, horiek ere kleriko jakintsuak bezala ezagutzen ahal direnak.
Politikatik aparte badaiteke, Jainkoaren loria handiagorako, badaiteke antolatu halako batzar iraunkor bat hiru erlijio monoteisten kleriko jakintsuena. Agian hori onuragarria da politikan, eta baita ere puntu amankomunak, moralak adibidez, ezartzeko mundu osoan. Nahi dutenentzako; baina, Abrahamen jainkoa, adibidez, amankomunean daukagu.
Irakurle maitea, zuk ez duzu zertan nire izkribu honen alde jarri behar, are gehiago jakinda zenbat huts egin ditudan bizitzan zehar. Baina nik eskatzen dizut ea arreta pixka bat jartzen duzun beronengan, Cervantesek zioen moduan zu ez zara ez nire familiakoa, ez nire laguna, ez duzu betebeharrik nirekin. Nik idazten dut onenaren bila nabilelako. Eskerrik asko.