Ekialde Bai auzo elkartea (Eibar)

Komunikazio eta Gardentasunaren Saria Eibarren

Oskar San Martin
2025eko ekainaren 8a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Eibarko Udalak RAGA Españaren saria jaso du, Madrilen, Gardentasunean Jardunbide Egoki Onenaren kategorian, Audaz local 2025 Estatuko sarien lehen edizioan, Komunikazio eta Gardentasun Planagatik (2021-2023). Lurperatzen gaituen paseoari Ez – Ekialde Bai auzo elkartetik, ez dugu zalantzan jartzen Komunikazio eta Gardentasun Plana Eibarko Udalaren eta herritarren arteko harremana hobetzeko tresna izan denik, baina uste dugu udalak asko duela hobetzeko arlo horretan. Ez da urre dir-dir egiten duen guztia. Auzo elkarteak askotan jo du udaletxera, eta hilabete asko itxaron behar izan dugu nolabaiteko erantzuna jasotzeko.

Adibide moduan hauxe: 2023an egin genituen galdera batzuei dagokienez, Arartekoak maiatzean idatzi bat bidali dio udalari, eta bertan gogorarazi dio herritarren administrazio onerako eskubidea sustatu behar duela. Eskubide hori honela zehaztuko litzateke: aurkezten diren idazkiak jaso izanaren adierazpena, ofiziozko bultzada eta planteatutako gaiei arrazoizko epean erantzuteko betebeharra. Gainera, Arartekoak udalari eskatu dio hilabeteko epean auzo-elkartearen galderei erantzuteko eta Arartekoari berari ere erantzuna bidaltzeko.

Saria Madrilen jaso dute, baina Eibarren jende askok oso bestelako iritzia dugu udalak praktikatzen duen komunikazio eta gardentasun ereduari buruz. Ez gara gu izan, noski, Komunikazioaren eta Gardentasunaren arloko sari baten alde bozkatu dugunak. On dagizuela sariak!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.